2011/11/22

11-12 ikasturtea. TRAINING CARAVAN

Kaixo guztioi, aurten TRAINING CARAVAN ekimenean parte hartzeko hautatuak izan gara.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Ikerbasque (Zientziarako Euskal Fundazioa) eta BC3 (Basque Centre for Climate Change) Training Caravan (Ikertzaileak gelan) ekimena burutzeko elkartu dira. Ekimen honek EAE-ko ikasleen artean ikertzaile izateko bokazioa bultzatzea du helburu.

Abenduaren 20an, 9:00etan (Areto Nagusian) Enrique Solano ikerlaria gurekin egoteko etorriko da. Hitzaldia ingelesez izango da. Jarduera honen antolakuntzaz Fisika eta Kimika saila arduratuko da. Laster honen berri izango duzue.

Ikerlariari buruzko informazioa lortzeko klikatu hemen